HATSAren POESIA liburuaren aurkezpena Argentinan
Argentinan, Azaroaren 1 enean, TANDILgo Euskal Aste Nazionalean, Elixabet Andueza, David Birenbaum, Jon Casenave, Cicero Moroni Sol, eta Beatriz Poumen presentziaren babesapean , HATSAren POESIA liburua ezin hobeki aurkeztua izan zen, erakutsiz gure artean kasik ixilean bizi den diasporako poesia bat badugula. Estimu haundienak zueri:
Julen Garralda Areizaga (Cuba Brasil)/ Rikardo Ramirez Guzman (Puebla Mexiko)/
Aranburu Roxana (La Plata Argentina)/ Bella Andrea (Uruguai)/ Birenbaum David Argentina)/Cicero Moroni Sol ( Argentina)/ Egiazabal Leonat (Uruguai)/ Esponda Fernando (Patagonia Argentina)/Farrar Robin (Gales Herria)/ Ferrufino-Coqueugniot( Cochabamba Bolivia/Lopez Bono Gabriela (Argentina)//Macklin Elizabeth (New York)/Montes De Oca Alvaro (Txile)/ Poume Maria Beatriz (Tandil Argentina)/ Julen Garralda Areizaga (Cuiba Brasil)/ Rikardo Ramirez Guzman (Puebla Mexiko)/Aranburu Roxana (La Plata Argentina)/ Bella Andrea (Uruguai)/ Birenbaum David Argentina)/Cicero Moroni Sol ( Argentina)/Egiazabal Leonat (Uruguai)
*************************************************************************
Elixabet Anduezaren kronika eta argazkiak
HATSAren poesia munduan zehar hedatzen...
Senpereko LARRALDEAn aurtengo lehen aurkezpenetik, Irunera ta itsasoa zeharkatuz Argentinako TANDIL herriraino jauzi handia egin du 27 garren HATSAren POESIA Olerki Bildumak.
Sortzaile den Auxtin Zamorak zion : « Gu , euskaldunentzat, gure izatea, erligione bezala daukagu, ez dugu lur berezi batean bakarrik egon nahi, behar ditugu beste Eldorado batzuk, biziaz betea dugun identitate bat daukagula frogatzeko, eta hori, bai geografikoki, bai historikoki, bai afektiboki » .
« Bai, han hemenka belar luma haziak, airean dabiltzalarik, ez dakigu zoin lur xoko joko duten...horrela, berdin, diasporako eremu desberdinetara joan direnak ezpazioa zeharkatu dute, baina beren euskal hitzek duten poesiaren eragina ez dute galdu eta hor dira oraino lur gainean transmitituak, eta, nolaz ez, hemen Tandilen ».
Bai, 2 025eko edizio huntan, Hego Ameriketako dozena bat olerkariek parte hartu dute, azalaren marrazkia, Andrea Bella uruguaitarrak apaindu duelarik.
Euskal argentinar aste Nazionalean mintzodromoa antolatzearekin , euskarari leku nagusia eman diote, euskal poesiari tokitxoa utziz. Zortzigarren probintzi huntako hiru poetekin elkartu gira TANDILeko « Gure Etxea »n, « hitzordu ederra, poesiak kontinenteen arteko zubi bihurtzen gaituela ospatzeko »
Beatriz Poumé, bere olerkietan sentiaraziz « urruneko familia ezagutu beharra »
Cicero Moroni Sol ( Argazkian beherean dena)
David Birenbaum. ( Argazkian xutik gibelean)
« Bakoitzak bere bizipenak, bere hizkuntza esperientziak eta bere oroitzapenak ekarri ditu hitzetara »Ainara Maia dion bezala, « Guziok batera osatzen dugu hats poetiko bat, kontinenteak zeharkatzen dituen arnasa bateratua … Liburu hau ez da soilik poesia bilduma bat , memoria da ta etorkizunari begiratzeko gomita »
Ekitaldia bururatu dugu guziok batera deiadar eginez :
« Gu guziok gara hats bat, arnasa bat, euskaraz munduan ».
Elixabet Anduieza
Nahiz eta diasporakoak urrun bizi, Euskal Herria oso gertu sentitzen dugu. Oso momentu polita pasatu genuen aurkezpenean. Gutxi ginen, eta giro lasaia eta goxoa zen. Bakoitzak idatzi zuen olerkia irakurri zuen eta hori egin aurretik, gure idazteko prozesuari buruz hitz egin genuen. Nerabea nintzenean nire ametsa zen egunen batean idaztea, eta heldu zitzaidan euskaragatik. Ederra izan zen Euskal Herriko jendearekin eta nire ikaskidearekin partekatzea.
Maria Sol Cicero Moronihttps://www.euskalkultura.eus/euskara/albisteak/tandilgo-euskal-aste-nazionala-iv-bilerak-mintzodromoa-abesbatzak-danborrada-eta-martin-zalakain-ikuskizuna




