Articles

Affichage des articles du août, 2025

Bertso Pratika tailerra Lekunberrin

Image
  Bertso- praktika Lekunberrin, irailak 13 EGITARAUA: 11:00-14:00: Poesia eta bertsoaren arteko hausnarketa Bertso sorta kolektibo baten sorkuntza 14:00: Bazkaria: Mugiroko Bentan edo naturan 16:00-17:00: Bertso-saioa. Rikardo Gonzalez de Durana eta bere lagun bat edo bi prest daude saioari hasiera emateko. Edozein hatsakidek jarraipena eman ahalko dio saio horri. Bertso-saiorako gaia: “sortzen eta sortzen, poemak bertso bihurtzen ” Laster izanen dugu Lekunberrin Hatsakideek batak bestearen berri Bertsoak praktikatuz, poesia landuz; irrikaz gaude, ez al duzue igerri? Arduradunak eta informaziorako kontaktuak: Garazi Gonzalez de Durana eta Arantzazu Martinez Etxarri garazigoma12@gmail.com ametxarri@gmail.com Olerkiak zein bertsoak elkarrekin maita Lekunberrin eta Mugiron. Irailak 13ko Kronika (Ainara Maia Urroz,  Arantza Martinez Etxarri,  Sabin Oregi Zarautz) Irailaren 13a, larunbata, heldu da. Tenorea 11:00etan eta topagunea Lekunberriko tren-geltoki zaharraren eraiki...

'Deus'' Olerki tailerra eta Kontzertua

Image
  Tailerrako parte hartzaleak; Eric Dicharry ,  Ainara Maia-Urroz,  I ñ aki Lopez de Luzuriaga,  Auxtin Zamora   Josu Jimenez -Maia,Timberlake Wertenbeker,  Tailerrako eta kontzertuko parte hartzaleak : Jacques Desmesures, Eric Dicharry, Gorka Sistiaga,  I ñ aki Lopez de Luzuriaga, Ainara Maia-Urroz,  Patxi Quel, Auxtin Zamora, Jon Galdos,Timberlake Wertenbeker, Josu Jimenez_Maia Hitzen bidez bizitza birsortzen (Ainara Maia Urroz-en kronika) Ostegunean, abuztuak 14, arratsaldeko 17:00etan DEUS poesia-tailerrak elkartu zituen Ainara Maia-Urroz, Josu Jimenez -Maia, I ñ aki Lopez de Luzuriaga, Timberlake Wertenbeker, Auxtin Zamora eta zonbait entzule, DEUS poema-liburua hizpide hartuta, deus eta ezdeusari buruz hausnartzeko. Ezerezaren ukapena da ezer edo deus aipatzea, eta poema-liburu horren idazle-poetak ederki gidatu zuen poesia-tailerra. Eric Dicharryk hainbat erreferentzia ekarri zituen, hala nola Tamarizaren kontzeptua eta “No future” ...